Gaba Baltza ospatuko dute gaur Aramaion. Aramaixo Herri Eskolak, Elkartasuna guraso elkarteak, Txirritola euskara elkarteak, Aramaioko Udalak eta Marrazkilo sormen akademiak elkarlanean antolatu dute Gaba Baltza.
Egitaraua:
- 17:00etan, mozorro tailerra izango dute.
- 18:00etan, ipuin kontalaria.
- 19:00etan, kalejira beldurgarria, eta, ondoren, musika, plazan.