Zazpi aramaioar sailkatu dira Arabako Bertsolari Txapelketarako

Miren Arana Pagaldai 2023ko urr. 30a, 09:18

Legutioko kanporaketan Danel Herrarte, eskuinetik hasita hirugarrena.

2024eko urtarrilean hasiko den Arabako Bertsolari Txapelketako 18kotea osatu dute dagoeneko, eta Aramaioko zazpi bertsolari daude zerrenda barruan.

Igandean jokatu zen, 2024ko Arabako Bertsolari Txapelketako zerrenda definitzeko azken kanporaketa. Asier Otamendi urretxuarra izan zen txapelketarako txartel zuzena lortu zuen bertsolaria, eta harekin osatutzat eman zuten 18kotea.

Sailkatuen artean zazpi aramaioar daude: 2022ko txapelketako irabazlea, Peru Abarrategi; harekin batera finalista izan ziren Manex Agirre, Xabi Igoa eta Paula Amilburu. Eta bestetik, aurtengo kanporaketetan parte hartu duten Aitor Ugarte, 185 punturekin sailkatua; Martin Abarrategi 182.5 puntu lortuta; eta azkenik, 171 punturekin Danel Herrarte.

Aramaioarrekin batera izango dira 2022ko txapelketan finalista Iñaki Viñaspre; aurtengo lau saioetako irabazleak; Unai Anda, Maddi Agirre, Ekaitz Samaniego eta Asier Otamendi; eta kanporaketetan parte hartu duten Aroa Arrizubieta, Orlando Arreitunandia, Eli Zaldua, Felipe Zelaieta, Rikardo Gonzalez eta Izar Mendiguren.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak