Askotariko postuak jarriko dituzte bihar egingo duten Jubilatuen Eguneko azokan

Arantzazu Ezkibel Galdos 2023ko urr. 27a, 08:00

Artxiboko irudia.

Aramaioko Jubilatuen Eguna ospatuko dute bihar. Goizean animalien eta produktuen azoka egingo dute Nardeaga kalean.

Aramaioko Jubilatuen Eguna ospatuko dute bihar. Goizean animalien eta produktuen azoka egingo dute Nardeaga kalean: herriko nekazariek eta artisauek 20 postu jarriko dituzte eta beste hainbeste jarriko dituzte Aramaiotik kanpo etorritakoek.

Animalien azokan astoak, behiak, behorrak eta oiloak egongo dira. Gaur arratsaldean, parke pareko kale zatia itxi egingo dute, animaliendako kaiolak prestatzeko.

Meza eta bazkaria

Bizente Goikoetxea abesbatzak eta Papargorri abesbatzak lagunduta meza izango dute 12:00etan, San Martin elizan, eta ondoren, Lagun Artean dantza taldearen erakustaldia eta trikiti kalejira izango dute. Erretiratuek bazkaria izango dute 14:30ean kiroldegian. Bazkariaren ondoren opariak banatuko dituzte parte-hartzaileen artean.

Trafikoan eragina

Trafikoa moztuta egongo da Nardeaga kale guztian zapatu goizean. Horrez gain, barikuan, Nardeaga 20tik behera garaje eta atarietako sarrera irteerak libre utzi beharko dira. Zapatuan, goizeko 8:00etan Nardeaga 30etik behera eta Pedro Ignacio Barrutia 7-9an beste postu batzuk jarriko dira, eta bertako aparkalekuak libre egon beharko dute.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak