Inauguratu dute kiroldegian egokitu duten Gazte Txokoa

Arantzazu Ezkibel Galdos 2023ko urr. 23a, 17:05

Domekako inaugurazioan, nerabe kuadrilla.

Domekan egin zuten inaugurazio ekitaldia: 12 eta 16 urte bitarteko nerabeei zuzendutako txokoa da.

Inauguratu dute Aramaioko Gazte Txokoa. 12 eta 16 urte bitarteko gazteei zuzendutako zerbitzua izango da; kiroldegian egokitu dute lokala.

Txirritola euskara elkarteak kudeatuko du txokoa; eta, Tximista Aisialdi taldeak dinamizatuko du. Azken urteetan Udalak, Txirritolak eta herriko eragileek egindako lanaren emaitza da Gazte Txokoa. Hain zuzen, Udalaren nahia izan da nerabeei aisialdi gune bat eskaintzea. Horren harira sortu zuten Tximista aisialdi taldea. Herriko gazteak hartu dituzte taldeko dinamizatzaile lanetarako; izan ere, herritik herrira egindako proiektua da eta interesgarria iruditu zaie hezitzaileak herrikoak bertakoak izatea.

Horrez gain, Tximista euskararendako helduleku izan nahi dute.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak