Itur-Zuri emakumeen elkarteak elikadura eta menopausia landuko dituen tailerra antolatu du. Bi saio egingo dituzte: urriaren 25ean, saio teorikoa; praktikoa azaroaren 8an izango da. Gazteleraz izango da, 17:30etik 19:30era bitartean. Bazkideek 5 euro ordaindu beharko dute, eta gainontzekoek, 10 euro. Izen-ematea 686 97 54 63 telefonoan.
Macrosano proiektuko arduradun Isabel Morenok emango du tailerra.