Aramaioko errekak zaindu zikloa egiten dabiltza asteon. Izan ere, bihar, bailara mailako erreka garbiketa eguna egingo da. Aramaion, 09:30ean egin dute hitzordua. Izena egunean bertan eman daiteke –baita aurrez ere, entradium.com atarian–. Erreka garbitu ondoren mokadutxoa izango dute erretiratuen elkartean.
Bestalde, gaur, barikua, eskolako umeek erreka garbituko dute herrigunean 14:00etatik 16:00etara.