'Haurren aurrean helduok heldu' ekimena Aramaiora ere iritsi da

Arantzazu Ezkibel Galdos 2023ko urr. 19a, 17:39

Artxiboko irudia.

Domekan egingo dituzte ekintzak: Gurasolagun irteera eta magia ikuskizuna.

Haurren aurrean helduok heldu ekimenaren bigarren edizioa egiten dabiltza egunotan; hain zuzen, urriaren 19tik urriaren 29ra bitartean. Helduen arteko hizkuntza ohituretan eragitea eta haurren aurrean duten eraginaz sentsibilizatzea dira ekimenaren helburu nagusiak.

Gorbeialdeko kuadrillak antolatuta, Aramaion domekan egingo dituzte ekintzak: 10:30ean Gurasolagun irteera egingo dute –parkean elkartuko dira–; eta, 17:00etan, kultura etxean, Alain Zulaikaren magia ikuskizuna izango dute 6 urtetik gorako haurrek.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak