Alaiak elkarteak antolatuta Juanjo Alvarez Aramaion izango da eguenean

Arantzazu Ezkibel Galdos 2023ko urr. 23a, 10:00

Artxiboko irudia.

Euskal zuzenbidearen gainean jardungo du EHUko Nazioarteko Zuzenbide Pribatuko katedradun Juanjo Alvarezek, kultura etxean. Hitzaldiaren ondoren mokadutxoa izango dute erretiratuen lokalean.

Alaiak erretiratuen elkarteak antolatuta Juanjo Alvarezek hitzaldia egingo du urriaren 26an, 18:00etan, kultura etxean. Gure euskal zuzenbidearen berezitasuna izango da gaia. Alvarez EHUko Nazioarteko Zuzenbide Pribatuko katedraduna, Bergarako UNEDeko eta MATIA fundazioko kidea, eta Laboral Kutxako Kontseilu Errektoreko kontseilaria da.

Alvarezek horrela ulertzen du euskal zuzenbidea: "Lege altxor bat dugu, mimatu, kontserbatu eta eguneratu beharrekoa. Gure arau-sistema askatasun zibilean oinarritzen da, pertsonei beren bizitzaren, ondarearen eta oinordetzaren gainean askatasunez ordenatzeko aukera ematean. Oinordetzen arauketa espezifiko hori, familia-ondareei –baserria, lantegi txikia edo familia-ondare txikia izan– tratamendu berezia emateko beharrari erantzuten saiatuz, oso desberdina da Espainiako Zuzenbide komunak ezartzen duen araubide zorrotz eta zurrunarekin alderatuta. Beharrezkoa da gure euskal legeak familiaren eta herentzien arloan duen irismena ezagutzea, konponbide malguak eta arinak eskaintzen dituelako, eta herentziazko gatazkak saihesteko aukera ematen dutelako".

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak