Barajuengo auzotarrek auzolanean garbitu eta margotu dute frontoia. Irailaren 30ean garbitu zuten, eta urriaren 7an margotu. Bada, domekan, inaugurazioa egingo dute. 12:00etan hasiko dituzte ekitaldiak: pilota partiduak, bertsolariak eta dantzariak izango dituzte. Gainera, auzoko taberna zabalik egongo da guztientzat.