Azaroaren 30eko greba feministaren harira, batzarra deitu du Aramaion herriko talde feministak. Batzarra urriaren 19an izango da, 17:30ean, kultura etxean.
Greba izango da zaintza eskubide kolektiboaren alde; bada, eguenean egingo duten batzarrera gonbidatu dituzte Aramaion bizi, lan egin edo zaintzen duten guztiak. Informazio gehiago ondorengo atarian lor daiteke.
Harremanetarako emaila: aramaixokotaldefeminista@proton.me