Jose Miguel Arranz de Juanek irabazi du Aramaioko margo lehiaketa

Jone Inuntziaga 2023ko urr. 12a, 17:11

Aurtengo margo lehiaketako irabazleen talde argazkia.

32. Kaleko Margo Lehiaketa egin dute gaur goizean Aramaion, eta goiza aire librean margotzen pasa eta gero Sastiñan batu dira 15:00etan, sariak banatzeko. Epaimahaiko kideek nahikoa lan izan dute irabazleak aukeratzen, eta aukeratutakoarekin erabat konforme ez, eta aipamen bereziak egin nahi izan dituzte, justuagoak izateko. 

Goizeko lehenengo orduan zigilatu dituzte euskarriak udaletxean, eta ondoren margolari bakoitza herrian barrena ibili da, kokapen bila. Batzuk Ibarran geratu dira, baina auzoetara ere gerturatu dira margolariak, esaterako, lehenengo saria irabazi duen Jose Miguel Arranz de Juan. "Beste urte batzuetan egin ez dudana egin dut gaur, kaleko txokoetan geratu beharrean panoramika bat egitea erabaki dut, eta uste baino errazagoa egin dut, gainera". Libe Ramilak aitortu du aurten barrutik bizi izan duela epaimahaiko kideek egin duten lana, eta harrituta geratu dela. "Zalantza handiak izan dituzte, oso maila politeko lanak jaso ditugu eta denek merezi zuten saria. Gustura geratu gara, ea datorren urtean gaztetxo gehiago animatzen diren, eta baita herritarrak ere, hau aramaioarrendako lehiaketa ere badelako", nabarmendu du.

Jose Miguel Arranz de Juanek irabazi du Aramaioko margo lehiaketa.

Lehiaketako saridunak, gaztetxoen kategorian:
  1. Paule Avila Hernando
  2. Nora Kortabarria Aranzabal
  3. Lide Abarrategi Txintxurreta
Aramaioko saria: 
  • Edurne Uribarren Iturrieta
Sari nagusiak:
  1. Jose Miguel Arranz de Juan
  2. Joana Soldevilla Agorreta
  3. Jose Luis Lopez Perez
Aipamen bereziak:
  • Carlos Espiga Alonso eta Jose Reyes Ramos Rodriguez.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak