Urriaren 28an egingo den azokan postua jartzeko gonbidapena egin du Udalak

Arantzazu Ezkibel Galdos 2023ko urr. 11a, 12:07

Artxiboko irudia.

Postua jarri nahi dutenek urriaren 17rako eman beharko dute izena udaletxean.

Urriaren 28an egingo da aurtengo Erretiratuen Eguneko azoka. Bada, hil bukaeran izango den azokari begira, dagoeneko zabaldu dute postua jarri nahi dutenendako izen-emate zerrenda. Egun horretan postua jarri nahi duten herriko abeltzain edo artisauei deia luzatu diete izena eman dezaten urriaren 17rako, martitzena, udaletxean.

Urteko hitzordu garrantzitsuenetarikoa izaten da Aramaion Erretiratuen Eguna. Jende asko batzen duen azoka izaten da; eta ez bakarrik aramaioarrak. Nardeaga kalean goitik beheraino jartzen den azokara bailarako eta inguruko herrietako jende ugari etortzen da. 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak