Untzillako bola-txapelketan Jesus Agirre nagusi

Mirari Altube Arrese 2023ko urr. 9a, 08:16

Bola-txapelketa jokatu zuten zapatu iluntzean Untzillako jaien baitan eta jende asko elkartu zen bolatokian "giro ederrean". Eñaut Kortabarria eta Jesus Agirreren artean egon zen txapelduna erabakitzeko lehia, eta azken horrek eroan zuen txapela.

Txapelketa ez zen federazioak antolatutako txapelketa izan baina jende asko elkartu zen, baita UDAko Hirutxirlo taldeko kide batzuk ere nor bere kontura. Irabazlea erabakitzea kosta egin zela adierazi dute eta Kortabarria eta Agirreren arteko berdinketa hausteko behin eta berriz bota behar izan zuten bola.

Azkenean, txapela Aramaioko Suña auzoko Jesus Agirrerendako izan zen; hona hemen sailkapena:

  • 1- Jesus Agirre, Suñako auzotarra (Aramaio).
  • 2- Eñaut Kortabarria, aretxabaletarra.
  • 3- Victor Nuñez, soraluzetarra.
  • 4- Antonio Errarte, Gellaoko auzotarra (Eskoriatza).

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak