Aramaioko Udalak martxan du argazki lehiaketa

Arantzazu Ezkibel Galdos 2023ko urr. 2a, 18:00

2022ko egutegiko irudia.

Urriaren 25era arte aurkez daitezke argazkiak. Aukeratzen diren argazkiak Udalak argitaratzen duen egutegia ilustratzeko erabiliko dira.

Aramaioko Udalak 2023ko argazki lehiaketa jarri du martxan. Dagoeneko aurkez daitezke argazkiak udaletxean, liburutegian edo emailez bidalita euskara@aramaio.eus helbidera. 

Urriaren 25era arte aurkez daitezke argazkiak; pertsona bakoitzak, gehienez, hiru argazki aurkeztu ahal izango ditu. Gaia librea izango da, baina argazkiak Aramaion egindakoak izan beharko dira.

Formatu horizontalean aurkeztu beharko dira argazkiak, eta bakoitzak izan behar du: argazkiaren izenburua, tokiaren izena eta data. Jpg formatuan aurkeztu behar dira pendrive batean edo emailez bidalita. Partaidearen izen-abizenak, harremanetarako telefonoa eta helbide elektronikoa gehitu beharko dira mezuan.

Argazkiaren neurriak 1 MG baino gehiago izan beharko dute. Argazkiak gainetik berrukitzea onartuko da, baina jatorrizko konposizioa aldatu gabe. Argazkietan pertsonaren lehen planoak agertzen baldin badira, pertsona horren baimena aurkeztu beharko da –umeak badira, gurasoen baimena–.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak