San Migel jaiak ospatuko dituzte Etxaguen auzoan

Arantzazu Ezkibel Galdos 2023ko ira. 29a, 09:00

Artxiboko irudia.

Gaur hasi eta domekara bitartean, San Migel jaiak ospatuko dituzte Etxaguenen.

19:00etan ekingo dituzte jaiak ikurrinaren igoera eta etxafuegoekin; eta, 21:00etan, bertso afaria izango dute Millan Telleria eta Arkaitz Estiballesekin. Bihar, zapatua, 12:00etan meza esango dute, eta 16:45ean mus txapelketa izango dute. 20 euro ordaindu beharko du bikote bakoitzak. 17:00etan, puzgarriak eta jolasak egongo dira, eta 22:30ean, DJak musika jarriko du; 23:00etan, bola txapelketa –10 euro pertsonako–. Domeka goizean, umeentzat puzgarriak izango dituzte; 12:45ean, erretiratuentzako luntxa; 13:00etan, herriko bola txapelketa egingo dute; 16:45ean, briska txapelketa; 17:00etan puzgarriak, eta ondoren txokolatada; eta 18:15ean, gazte bola txapelketa.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak