Sastiñako Musika Jaialdiaren barruan kontzertuak egin dituzte iraileko barikuetan. Bada, biharkoa denboraldiko azkena izango da, eta parkean egingo dute. Acid Soul taldeak girotuko du iluntzea, 19:00etan hasita. Hirukote formatuan jotzen duen taldeak abesti esanguratsuen bertsioak egiten ditu, soul ukituarekin.