Bazkideen Eguna ospatuko dute erretiratuek bihar, zapatua

Arantzazu Ezkibel Galdos 2023ko irailaren 29a

Artxiboko irudia.

Alaiak erretiratuen elkarteak Bazkideen Eguna ospatuko du bihar. 12:00etan meza izango dute San Martin parrokian, Bizente Goikoetxea abesbatzak lagunduta.

Mezetatik irtendakoan, ongietorri beroa izango dute elkarteak Nardeaga kalean duen lokalaren inguruan: bertsoak eta dantzak egingo dizkiete erretiratuei. 13:30aren bueltan sagardo dastatzea eta pintxoak izango dituzte denen gozamenerako, eta, gainera, bazkideek elkar agurtzeko aukera izango dute. Ondoren, bazkaltzera joango dira bazkideak.

Bazkaria kiroldegian izango da, 14:30ean. 85 bazkide elkartuko dira bazkaltzeko orduan –154 dira guztira–. Ondoren, 16:30ak inguruan, omenaldia egingo zaie Jabier Altuna, Rosalia Abarrategi, Purificacion Garaigordobil eta Enrike Ibabe bazkideei. Alaiak Kantuan abesbatzak alaituko du bazkalostea. Kafea ere izango dute bazkaria amaitzeko, eta tertulia giroan bukatuko dute ospakizuna.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak