Garuna estimulatzeko ariketak egingo dituzte +55 Elkartegiak programaren barruan

Arantzazu Ezkibel Galdos 2023ko urr. 3a, 08:00

Aramaioko kaleak.

Adindu gerontologia zerbitzuak taldeko kideak izango dira tailerra ematen; urriaren 4an eta urriaren 25ean izango dira tailerrak.

Arabako Foru Aldundiak kudeatzen duen +55 Elkartegiak programaren barruan, garuna estimulatzeko ariketa fisikoak eta mentalak egingo dituzte hurrengo asteetan. Urriaren 4an, eguaztena, izango da lehenengo tailerra. Adindu gerontologia zerbitzuak taldeko Elena Iraolagoitiak emango du Garuneko gimnasia (I): garuna behar bezala mantentzeko ariketa fisikoak eta mentalak tailerra. Bi saio egingo dira: urriaren 4an eta urriaren 25ean. "Joan zen astean tailer teorikoa egin genuen. Garunak nola funtzionatzen duen ikusi genuen, hurrengo saioetako ariketak hobeto ulertu ahal izateko", azaldu du Iraolagoitiak.

Arreta estimulatzea

Ariketa praktikoak egingo dituzte, garuna estimulatzeko balio dutenak: "Ariketa fisikoak eta ariketa mentalak egingo ditugu, eta memoria, arreta... estimulatzeko izango dira". Nabarmendu du orain dela gutxira arte ariketa mentalak bakarrik egiten zirela baina ikerketek erakutsi dutela ariketa mentalez gain gorputz mugimenduak egiten badira garuna askoz ere gehiago estimulatzen dela.

Koordinazioa eta lateralitatea

Garunak bi hemisferio ditu; bada, bietako bat dominantea izaten da. "Normalean ezkerra garatzen da gehiago; eskumako hemisferioak musikarekin, artearekin, sormenarekin... du zerikusia. Bada, ariketen bitartez bi hemisferioen arteko koordinazioa eta lateralitatea lortzen da". Iraolagoitiak gomendatzen du tailerretan ikasiko dituzten ariketak etxean egitea, astean bi edo hiru bider.

Tailerrak eta hitzaldiak

Urriak 4, eguaztena, Garuneko gimnasia (I).

Urriak 25, eguaztena, Garuneko gimnasia (II).

Azaroak 14, martitzena, Viviendo y muriendo conscientes. Aitor Barrenetxea, psikoterapeuta.

Abenduak 12, martitzena, Convivir sanamente con la soledad. Joana Diaz de Alda, psikologoa.

Oharra: tailer guztiak izango dira 18:00etan, kultura etxean.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak