12:30ean izan da txotx irekiera, eta Juanito Saizarrek izan du horren ardura. Aramagelu fanfarreak ere kalejira egin du, eta Lagun Artean dantza taldeko gaztetxoek Sagar dantza egin dute. Ostean, taloak egin dituzte.
Guztira, Aramaioko sei ekoizleren sagardoa dastatzeko aukera izan da. Horrez gain, plazan bertan zukua egin eta dastatu dute.