'Gorbeialdean behin' lehiaketa egingo dute gaur hasi eta barikura bitartean

Arantzazu Ezkibel Galdos 2023ko ira. 25a, 11:00

Martitzenean, Nardeaga kalea.

Gorbeialdeko Kuadrillak sare sozialen bidezko online lehiaketa antolatu du. Irailaren 25etik 30era bitartean izango da.

Parte hartzeko @gorbeialdea jarraitu behar da Instagram, Facebook, X (lehen, Twitter) edo Whatsapp sare sozialetan. Aipatutako egunetan, egunero, galdetegi bat partekatuko dute sare sozialen bidez; galdetegiak bi galdera izango ditu, klima eta energiari buruzkoa bat eta Gorbeialdeari buruzkoa bestea. Bada, galderak erantzun besterik ez da egin behar lehiaketan parte hartzeko. Egunero sariak zozkatuko dira: 30 euroko bonua parte-hartzaileen artean eta 60 euroko bonua ondo erantzun dutenen artean. Bonu horiek Gorbeialdeko komertzioetan erabiltzeko izango dira.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak