Aramaion bertan antzerkia ikasteko aukera egongo da Debagoieneko Antzerki Plataformaren eskutik

Arantzazu Ezkibel Galdos 2023ko ira. 21a, 16:23

DAP taldeko kideak, kalean.

Zehazteke dute Aramaioko ikastaroaren eguna eta ordua; bestalde, irailaren 28an ate irekietara joateko aukera egongo da.

Debagoieneko antzerki plataformaren eskutik antzerkia ikasteko aukera egongo da Aramaion. Dagoeneko zabaldu dute izen-emate epea, Dap.eus atarian. Hiru taldetan banatuko dituzte parte-hartzaileak: haurrak, gazteak eta nagusiak. Ikastaroa eguazten edo eguen arratsaldeetan izango da, zehazteke dute eguna. Haurren kategorian 8 urtetik gorakoak daude, gazteak 12 urtetik gorakoak dira eta helduak 16 urtetik gorakoak. Guztiek izango dute ordu eta laurdeneko klasea. Gainera, ate irekietara joateko aukera egongo da: haurrak, irailaren 28an, 18:15ean; eta, helduak eta gazteak irailaren 28an, 19:30ean.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak