Herriko sagardoa dastatzeko aukera egongo da domekan, Sagardo Egunean

Arantzazu Ezkibel Galdos 2023ko ira. 22a, 08:00

2022ko Sagardo Eguna.

Eguerdiko 12:30ean egingo dute Txotx irekiera, plazan. Ondoren Lagun Artean dantza taldeak Sagar dantza egingo du.

Tradizio handia duen ospakizuna da Aramaion Sagardo Eguna. Urteetan Txirritolak antolatu izan du; eta, azkeneko urteetan Udalak berreskuratu du horren ardura. Bada, domekan, irailaren 24an egingo dute 2023ko Sagardo Eguna. Aramaioko baserrietan eta etxeetan egindako sagardoa dastatzeko aukera egongo da. Edalontzia erosi besterik ez da egin behar; edalontziarekin edozein sagardo dastatzeko aukera egongo da. Horrez gain, plazan bertan zukua egingo dute eta hori dastatzeko aukera ere egongo da. Jatekoa ere salduko dute: Lagun Artean dantza taldekoek taloak egingo dituzte. Eguna 12:30ean hasiko dute Aramagelu fanfarreak egingo duen kalejirarekin. Ordu berean Txotx irekiera egingo dute herriko plazan. Ondoren Lagun Artean dantza taldeko gaztetxoek Sagar dantza egingo dute. Aramaioko Sagarzalien Elkarteak –ASE– zabalik du Mendixolako zentroa: txandak 644 93 46 03 zenbakian eska daitezke

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak