Erakustaldia irailaren 21ean izango da, eguena, Sastiñan, 18:00ean. Sarrera doakoa da, eta nahi duenak mihisea eraman eta margotzeko aukera izango du. Amaitzerakoan, ikusleen artean koadroa zozketatuko da.
Esteban Oroz
Nafarra da jaiotzez Esteban Oroz; baina, 13 urterekin Eibarrera joan zen bizi izatera. Gaur egun margolari nekaezina da. "Egunero pintatzera iritsi naiz. Ez dut lanaldia amaitzen koadro bat margotu gabe", dio Orozek. Hala ere, aire zabaleko pintura-lehiaketetan izandako ibilbide garrantzitsuagatik da batez ere ezaguna Oroz. Aramaion ere urtetan parte hartu izan du. Hori dela eta, koadro bat aire librean nola margotzen den azalduko du eguenean.