Aitor Aranaren omenezko mendi martxa irailaren 23an egingo dute

Arantzazu Ezkibel Galdos 2023ko irailaren 14a

Artxiboko irudia.

Ibilbide luzea, 26 kilometrokoa, eta motza, 15 kilometrokoa egongo dira.

Orixol Mendizale Elkarteak Aitor Aranaren omenezko 27. mendi martxa antolatu du, irailaren 23rako. Bi ibilbide prestatu dituzte, aukeran: ibilbide luzea, 26 kilometrokoa, Aramaio, Muru, Untzilla, Durakogain, Orixol eta Aramaio izango da; eta, motza 15 kilometrokoa, Aramaio, Muru, Untzilla eta Aramaio. Martxa frontoian hasiko dute: motza 08:00etan eta luzea 07:30ean.

Bi anoa postu jarriko dituzte ibilbidean zehar –Untzillan eta Kurtzetan– eta amaieran txorizo pintxoa izango dute parte-hartzaileek.

Izena emateko

On line eman beharko da izena horretarako propio sortu duten QR kodearen bitartez galdetegia beteta. Irailaren 20rako izena emanez gero, 6 euro ordaindu behar da; egunean bertan, 07:00etatik aurrera eman ahal izango da izena 10 euro ordainduta.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak