Irunen jokatutako plater tiroketako Euskadiko Kopan Unai Axpe nagusitu da

Arantzazu Ezkibel Galdos 2023ko ira. 11a, 18:24

Unai Axpe podiumean, garaikurrekin. Argazkia: Juan Luis Nafarrate.

Plater tiroketako Euskadiko Kopako saioa izan zuten Irunen. Kurtzeta Gain elkarteko Unai Axpe izan zen irabazlea, eta Enrike Ullibarriarana laugarrena.

Kurtzeta Gain elkarteko ordezkariek lan ona egin zuten Irunen jokatutako Euskadiko Kopan. Modalitate olinpiarrean jokatu zuten eta sailkapen orokorrean, Unai Axpe izan zen garailea; laugarren postuan, aldiz, Enrike Ullibarriaranak egin zuen. Gainera, beteranoen kategoriako irabazlea izan zen Ullibarriarana.

Ullibarriarana podiumean.

Txapelketa 50 plateretara izan zen: Axpek 47 jo zituen eta Ullibarriaranak 46. Modu horretan, finalera sailkatzea lortu zuten. Finala 25 plateretara izan zen: Axpek 22 jo zituen eta Ullibarriaranak 20.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak