Euskara ikastaroetan izena emateko aukera zabalik dago

Arantzazu Ezkibel Galdos 2023ko ira. 11a, 16:59

2022-2023 ikasturtean, 'Gure euskara hobetzen' taldeko kideak.

Aramaioko Udalak antolatuta, AEKko irakasleek emango dituzte eskolak. Ikastaroa doan izango da eta izena eman daiteke irailaren 28ra arte.

Aramaioko Udalak antolatuta doako euskara ikastaroak jasotzeko aukera egongo da 2023-2024 ikasturtean zehar. Mailaren arabera, bost saio antolatu dituzte:

  • A1 maila: 2 egun astean, bi orduko saioak (132 ordu).
  • A2 maila: 2 egun astean, bi orduko saioak (132 ordu).
  • Gure euskara hobetzen, astelehenetan, 10:00etatik 12:00etara (60 ordu).
  • Mintzapraktikak B2 maila, martitzen eta eguenetan, 17:00etatik 19:00etara (132 ordu).
  • C1 maila: astean bi egun, bi orduko saioak (132 ordu)

Izena udaletxean bertan eman daiteke; telefonoz deituta 945 44 50 16, edo mezua idatzita euskara@aramaio.eus helbidera. Irailaren 28ra arteko epea egongo da izena emateko.

Doako ikastaroak izango dira eta Udalak eskatzen du aprobetxamendua eta asistentzia.

 

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak