Sormen tailerra egingo dute Aramaioko gaztetxoendako

Arantzazu Ezkibel Galdos 2023ko irailaren 8a

Aramaioko eskolan izango da ikastaroa, martitzenetan, Edur Kortabarriaren eskutik.

Edur Kortabarria ilustratzaileak emango duen sormen tailerrean parte hartzeko aukera izango dute Aramaioko gaztetxoek. Eskolan izango da ikastaroa: LH 3. eta 4. mailakoek 16:00etatik 17:00etara izango dute; LH 1. eta 2. mailakoek 17:00etatik 18:00etara; eta, LHko 5. eta 6. mailakoek eta DBHko ikasleek 18:00etatik 19:00etara. Dagoeneko taldeak eginda daudela azaldu du Kortabarriak.

Ikastaroa irailaren 12an hasiko dute.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak