Besaide Oroimen Eguna ospatuko dute irailaren 17an

Arantzazu Ezkibel Galdos 2023ko ira. 13a, 08:00

2022ko Oroimen Eguneko ekitaldiko irudia.

Orixolek antolatuko du hildako mendizaleak oroitzeko eguna.

Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako mugan, hildako mendizaleak oroitzeko ekitaldia egiten dute urtero: Besaide Oroimen Eguna. Bada, aurtengo ekitaldia antolatzeko ardura Aramaioko Orixol Mendizale Elkarteak izango du. Euskal Mendizale Federazioarekin elkarlanean goiz guztiko egitaraua antolatu dute.

Mendizaleak oinez igoko dira Besaidera; han, 10:30ean, txalaparta saioa izango dute. 11:00etan oroimen ekitaldi zibila egingo dute hildako mendizaleen oroimenez, eta 11:30ean Euskal Mendizale Federazioko lehendakariak hartuko du hitza: Zigor Eguiak. 12:00etan dantzariek eta txistulariek girotuko dute Besaide, eta ondoren Alaiak erretiratuen elkarteko abesbatzak abestuko du. Jana eta edana ere egongo da goizean zehar.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak