Txema Abarrategi Garaigordobil euskaltzale aramaioarra hil da

Mirari Altube Arrese 2023ko abu. 20a, 15:45

Txirritola euskara elkartearen sustatzailea, bertsozalea eta bertsogintzaren bultzatzailea izan zen gaur, abuztuak 20, hil den Txema Abarrategi Garaigordobil (Aramaio, 1963), baita zinegotzia ere.

Aramaioarra jaiotzez Uxar baserrian bizi zen. Euskaltzale petoa, Txirritola euskara elkartearen sustatzaile eta kide aktiboa izan da.

Bertsozalea, herriko bertsogintzaren bultzatzailea izan zen eta Gorbeialdeko ordezkaria Arabako Bertsozale Elkartearen zuzendaritzan.

Bertsoarekiko zaletasuna semeei ere transmititu zien; izan ere, haren seme Peru da Arabako bertsolari txapelduna.

Goienaren sorreran ere jardun zuen Txirritolatik. Errektore kontseiluko kide ere izan zen. Euskaltzale fin gogoratuko da Goiena Komunikazio Taldean

Udal zinegotzia ere izan zen eta urte askotan euskara batzordearen laguntzaile. Arlo profesionalean, Fagor Etxetresnak kooperatiban Euskara sailean urte askotan aritu ostean, gaur egun Garabiden egiten zuen lan, munduko hizkuntza gutxituen biziberritze prozesuak bultzatzen. Kitxua eta euskara komunitateen gainean 2021ean hari egindako elkarrizketa hemen.

Txema Abarrategiren heriotzaren harira, hainbat euskaltzale eta bertsozalek gogora ekarri du aramaioarra.

https://twitter.com/Manexagirre/status/1693269508960423951?s=20

https://twitter.com/Manexagirre/status/1693269508960423951?s=20

https://twhttps://twitter.com/Manexagirre/status/1693269508960423951?s=20itter.com/Manexagirre/status/1693269508960423951?s=20

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak