Datorren asteazkenean Arantzazun Conductus Ensemblearen kontzertuaz gain, Aramaion ere gozatu ahalko dute 2023ko Donostiako Musika Hamabostaldiarekin. Datorren ostiralean, hilaren 25ean, Kultura Etxean izango da kontzertua. Hiruko formatuan izango da emanaldia, Maite Arruabarrena mezzosopranoaren, Miren Ceberio biolin jotzailearen eta Susana García de Salazar piano jotzailearen eskutik. La canción en el País Vasco 1870-1939 izena du emanaldiak, non, Julie Adrienne Carricabururen, Jesús Guridiren, Anita Idiartborderen eta Emma Chacónen piezak izango diren entzungai.
Musika aitzakia hartuta, zikloan biltzen dira Musika Hamabostaldiak Donostiako mugetatik kanpo antolatzen dituen kontzertuak. Gipuzkoako hiriburuak jaialdiaren erdigunea bada ere, urtero, Hamabostaldiak ahalegin berezia egiten du jaialdia Euskal Herriko herri ezberdinetara zabaltzeko.