Antonio Unzueta aramaioarra hil da

Iñigo Barrena Kortabarria 2023ko abu. 17a, 17:48

Antonio Unzueta. Argazkia: Gasteizko Elizbarrutia

Astelehen gauean hil zen Gasteizko Aita Karmeldarren komentuan, 92 urterekin.

Antonio Unzueta fraide aramaioarra astelehenean hil zen 92 urterekin, Gasteizko Aita Karmeldarren komentuan. Elizako Teologian eta Historian lizentziaduna, 25 urterekin apaiz ordenatu zen Erroman. Historiarekiko pasio handia izan zuen betidanik eta Gasteizko Karmeladarren Kuria Probintzialeko artxibozaina eta liburuzaina izan zen urte luzez. Era berean, liburu ugari ere idatzi zituen karmeldarrei eta bertako santuei buruz.

Bestalde, irakasle ere izan zen Bizkaian eta Portugalen. Ondoren, urte asko igaro zituen Perun bertako nobizioen hezitzaile bezala, eta, gainera, kontinente horretako Euskal Herritarren presentzarekiko interesa ere izan zuen.

Azken 30 urteak Gasteizen igaro ditu, batez ere, karmeldarren artxibo historikoak berrantolatzen, digitalizatzen ete beste artxibo batzuetara zabaltzen.

 

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak