Oletarrak arratsaldeko seietan murgilduko dira festetan, orduan izango baita txupinazoa hilaren 12an. Egitarau oparoa antolatu dute lau egunetarako, eta, besteak beste, ez dira faltako kontzertuak, herri bazkaria eta afaria, haurrentzako jolasak eta gastronomia lehiaketa. Bada, afixa batean batu dituzte antolatutako ekintzak.
Horrez gainera, jakinarazi dute herriko tabernan bazkaltzeko eta afaltzeko zerbitzua martxan egongo dela, baina aurrez abisatzea komeni dela. 945 097 254 da telefono zenbakia. Festetan ez dela inolako erasorik onartuko ere jakinarazi dute.
Bajongo jaiak
Bajongo andramaixak, berriz, hilaren 14an hasiko dira, kanpai jotzearekin, arratsaldeko zazpietan, eta poteoa izango dute ondoren. Martitzenean ere ekintza ugari egingo dituzte eguerditik hasita, eta, amaitzeko, Garazi eta Sala musikari arrasatearren kontzertua izango da gauean. Egun handiena, ordea, eguaztena izango da, auzo bazkaria eta afaria orduan egingo baitituzte.
Hala ere, egitarau zehatza jakin nahi izan ezkero, hemen dago jasota.