Izena eman daiteke zoru pelbikoa indartzeko ikastaroan

Amaia Ramirez de Okariz Kortabarria 2023ko abuztuaren 6a

Irailetik azarora izango dira saioak Aramaioko udaletxeko osoko bilkuren aretoan, eta irailaren 8a da apuntatzeko azken eguna.

Ikastaroan zoru pelbikoa nola indartu landuko dute herritarrek, eta Abian Fisioterapia zentroko adituak izango dituzte gidari. Irailaren 11n izango da lehenengo saioa, eta azarora bitartera arte, astelehenero egingo dituzte, 18:30etik 20:00etara.

Arabako emakumeen jabekuntzarako eta berdintasunerako Laia eskola da antolatzaileetako bat, Aramaioko Udalarekin batera, eta berdintasuna@gorbeialdea.eus helbidean eman daiteke izena.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak