Horrez gain, Udalak azaldu du kristalez beteta agertu dela pilotalekuaren ingurua, eta garbiketa lanak "ahalik eta azkarren" egiten saiatuko diren arren, inguru horretan kontuz ibiltzeko eskaria egin du. Hala, bi gertakariak salatu ditu. "Irmo gaitzesten ditu. Behin eta berriz esan eta esango dugu: herritar guztionak dira azpiegitura horiek, eta herritar guztiok galtzen dugu halako bandalismo ekintzekin. Hausnarketa orokor baterako gonbidapena luzatu nahi dugu".
Era berean, Udalak eskerrak eman dizkie eskola inguruko, parkeko eta frontoiko erabiltzaileei, "erakusten duten pazientziarengatik".
