Arabako Bertsozale Elkarteak, udan, bertsozaleei Arabako bertsolariekin gozatzeko aukera eskaini die; Oholtzapetik entzulea epaile egitasmoaren laugarren edizioa egiten dabiltza. Hiru saio egin dituzte: ekainaren 23an, ekainaren 30ean eta uztailaren 14an. Bada, uztailaren 14ko irabazlea Sabin Abarrategi aramaioarra izan zen, txalometroaren arabera.
Ozaetako plazan gin zuten saioa. Bertsotan ibili ziren Iñaki Viñaspre, Irati Anda, Hegoi Amabizka, Orlando Arreitunandia, Sabin Abarrategi eta Unai Anda, Ohiane Perearen gidaritzapean. "Saio ederra" osatu zuten denen artean, antolatzaileen esanetan.
30 entzule
35 graduko tenperaturarekin egin zuten bertsotan Ozaetan; 30 bat entzule elkartu ziren saioaz gozatzeko. Santxa Otxoa de Ozaeta, Elgeako haize-errotak eta beste hainbat gai izan zituzten hizpide bertsolariek. Asmakizunetan ere ibili ziren bertsolariak saioaren amaieran.
Txalo bidezko saria
Behin bertsolarien lanak amaituta, entzuleek hartu zuten protagonismoa. Txalo bidez eskertu zuten bertsolari bakoitzaren lana. Sabin Abarrategi izan zen txalo zaparrada handiena jaso zuena , eta horrek saioko garailea bihurtu zuen.