Satelite bidez jaso ahal izango dute Internet, behin behinean, zuntz optikoa ez dutenek

Arantzazu Ezkibel Galdos 2023ko uzt. 21a, 12:00

Internet etxe guztietara iristeko ahaleginean jarraitzen dute; azken berria da satelite bidez jaso ahal izango dela Internet, behin-behinean.

"Udala lanean dabil Diputazioak esandakoa bete dezan; esan izan dute etxe guztietara iritsiko dela zuntz optikoa, eta hori lortzeko gestioak egiten gabiltza", azaldu du Iban Herrarte alkateak. Hori lortu bitartean, satelite bidezko konexioa lortzeko aukera dago.

2018an hasi ziren zuntz optikoaren instalazio lanak egiten Aramaion. Zuntza etxe guztietara helduko zela esan zuten, hasiera batean, baina ez da horrela izan. Arazoak izan dituzte, batik bat, auzune bat baino gehiago duten elizateetan eta auzuneetatik urrunen dauden etxeetan. Bada, oraindik ere zuntz barik jarraitzen dute Zabola eta Altzaga auzuneetako hainbat etxek. Hala, haiendako alternatiba izango da satelite bidezko Internet. 

Arabako Garapen-agentziak dihardu Udalarekin elkarlanean zerbitzu ahalik eta onena eskaintzeko. Egun aurkeztu duten alternatiba Espainiako Gobernuak diruz lagundutakoa da. Unico demanda rural da zerbitzua eta Hispasat-ek eskaintzen du: abiada minimoa 100 megakoa izango da deskargako; eta 2024ko urtarriletik aurrera 200 Mbps-ra handitzeko aukera aurreikusten dute. Zerbitzuaren prezioa 35 eurokoa da. 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak