Inbertsio programa horretako esku hartze gehienak Arabako bigarren mailako errepideetan egingo dira. Eskualde sarean zazpi errepidetan esku hartuko da, bide zorua konpontzeko edo berritzeko bide tarte jakin batzuetan eta mendateetako bidegune batzuetan, asko hondatu baitziren joan den neguan, hotzagatik, elurragatik eta izotzagatik. Aramaioko kasuan, A-2620 errepidea konponduko dute: Kruzetako mendatean hondatutako guneetan konponketa batzuk egingo dituzte, eta errodadura geruza berria jarriko dute Ibarrako saihesbidean. Errepideen kontserbazioa eta mantentzea bermatu nahi dute.