Uribarri auzoan San Esteban jaiak ospatuko dituzte uztailaren 28tik 30era

Arantzazu Ezkibel Galdos 2023ko uztailaren 26a

Joseba B. Lenoir musikaria.

Uribarri auzoan San Esteban jaiak ospatuko dituzte. Kantu eta bertso afaria izango dute barikuan, eta zapatuan kontzertu berezia: Joseba B. Lenoir eta Postigo maisua.

Uribarri auzoko jaiak ospatuko dituzte barikutik zapatura bitartean.

Egitarau: 

  • Uztailaren 28a, barikua: 16:00etan, auzo-lana egingo dute; 19:30ean, txupinazoa eta kanpai-jotzea izango dute; eta, 21:30ean, kantu eta bertso afaria.
  • Uztailaren 29a, zapatua: 12:00etan meza abesbatzak lagunduta; 13:00etan bolo txapelketa; 17:30ean briska eta mus txapelketa; 18:00etan ume jolasak; 21:00etan Zuk egin zuk jan afaria; eta, 22.30ean Joseba B. Lenoirren eta Postigo maisuaren kontzertua.

  • Uztailaren 30a, domeka: 12:00etan auzoko hildakoen aldeko meza; 12:30ean mus eta briska txapelketako finalak, eta sari banaketa; 14:30ean, agur San Esteban.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak