Iraultza Txikien Kanpaldia egingo dute Izarran uztailaren 19tik 23ra bitartean

Arantzazu Ezkibel Galdos 2023ko uzt. 18a, 13:40

Iraultza Txikien Kanpaldiko aurkezpena.

Izarran izango da kanpaldia, eta uztailaren 22ko ekitaldian oinarrituko dira Aramaion adostutako Lurraren eta Bizitzaren defentsan desazkunde ekofeminista eta dekoloniala aldarrikapen testuan. 

Iraultza Txikien Kanpaldia egingo dute Izarran uztailaren 19tik 23ra bitartean. Egingo dituzten ekitaldien artean, uztailaren 22an, 16:00etatik 18:00etara, Feministok Lurraren defentsan solasaldia izango da. Euskal Herriko mugimendu feminista eta ekologistako kideak izango dira solasaldian. "Ekofeministok proiektu txikitzaileen aurrean indarrak batu eta mugimendu feminista, ekologista eta politikoetan eragiteko estrategiak elkarrekin definitzea", izango da helburua.

Solasaldia oinarrituko dute udaberrian Aramaion adostutako Lurraren eta bizitzaren defentsan desazkunde ekofeminista eta dekoloniala aldarrikapen testuan.

Hemen eman daiteke izena. 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak