Giro ederrean ospatu dituzte Arexolako Santa Marina jaiak

Mikel Zumalde Etxabe 2023ko uztailaren 16a

Santa Marinako jaiak ospatu dituzte asteburuan Arriolako eta Arexolako auzotarrek. Barikuan etxafuego eta kanpai errepikarekin hasi zituzten jaiak, eta ondoren auzo bertso-afaria izan zuten Iker Zubeldia, Peru Abarrategi eta Xabi Igoa bertsolariekin. Atzo bizikleta lasterketa izan zuten Ibarratik Arexolara, eta kanpai jotze erakustaldia. Gaur, ordea, ume zein heldu gustura aritu dira jolasean. 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak