Santa Marina jaiak ospatuko dituzte Arexolan eta Arriolan

Arantzazu Ezkibel Galdos 2023ko uztailaren 14a

Artxiboko irudia.

Santa Marina jaiak ospatuko dituzte gaur hasi eta domekara arte Arriolako eta Arexolako auzotarrek.

Gaur, barikua, etxafuego eta kanpai errepikarekin hasiko dituzte jaiak, 20:00etan. Ondoren, auzo bertso-afaria izango dute Iker Zubeldia, Peru Abarrategi eta Xabi Igoa bertsolariekin. Zapatua mezarekin hasiko dute, 12:00etan. 13:00etan, bizikleta lasterketa izango dute Ibarratik Arexolara. 17:00etan, kanpai jotze erakustaldia egingo dute. 17:15ean mus eta briska txapelketak jokatuko dituzte plazan; izena eman beharko da 17:00etatik 17:15era bitartean. 18:00etan kalejira egingo dute Arexolatik Arriolara. Eta 21:00etan erromeria eta parrillada plazan. Domekan, 12:00etan, meza nagusia esango dute Aramaioko abesbatzarekin, eta, ondoren, kantu saioa egingo dute. 18:00etan umeendako jolasak izango dira

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak