Salzedoko Ibaia tiro-eremuan Hobi Unibertsaleko Arabako Txapelketa jokatu zuten zapatuan. Lehia 50 platerera izan zen, eta Kurtzeta Gain elkartekoen emaitzak izan ziren: Enrike Ullibarriarana –48 plater– lehenengo eta Juan Luis Nafarrate –46 plater– bigarren, beteranoen kategorian; laugarren mailakoen kategorian Iker Jauregi bigarren sailkatu zen eta Luis Mari Jauregi, hirugarren.