Gaur egungo egoera aztertu eta dauden aukerak aurkeztuko dituzte Basoa Fundazioko Aitor Onaindiak eta Arabako Basogintza Elkarteko Ibon Munitxak. Eguaztenean izango da lehenengo hitzordua. 18:30ean, kultura etxean, hostozabal basoen zergatiak eta oinarriak azalduko dituzte. "Modu teorikoan azalduko dugu zelan kudeatu daitekeen hostozabala; inausketak nola egin, adibidez", dio Munitxak. Izan ere, Arabako Basogintza Elkarteko kidearen ustez, inausteko orduan aldea dago hostozabalean eta koniferen artean.
Eguenean irteera
Uztailaren 20an, arlo praktikoari helduko diote. Frontoi ondoan elkartuko dira, 18:30ean, San Adrian inguruko basoetara elkarrekin joateko. Basoan bertan egingo dute basoa kudeatzeko saio praktikoa.