219/2023 Foru Aginduaren arabera, Arabako Lurralde Historikoko zenbait tokitan sua egitea debekatuta dago, urte osorako. Jarraian aipatzen diren tokietan dago debekua indarrean:
- Edozein motatako landa eremuetan.
- Mendi publiko zein pribatuetan.
- Naturagune babestuetan.
- Probintzia edo tokiko aisiarako parkeetan –barbakoa egonkor edota mugikorretan–, Andramarin eta Marisekan horretarako prestatuta dauden tokietan ere debekatuta egongo da sua egitea.
- Errepideetako atseden guneetan.
Arau-hausteak zigortuko dira Mendien Foru Arauaren 69. artikuluan xedatutakoaren arabera; baita, Mendiei buruzko azaroaren 21eko 43/2003 Legean xedatutakoaren arabera ere.