San Kristobal eguna ospatuko dute domekan

Arantzazu Ezkibel Galdos 2023ko uztailaren 7a

Artxiboko irudia.

Uribarriko auzotarrek antolatuta egingo dute ospakizuna.

San Kristobal eguna ospatuko dute etzi, domeka, Uribarriko auzotarrek antolatuta. 12:00etan, meza izango dute, Bizente Goikoetxea abesbatzak lagunduta. Elizkizunaren ondoren, bertsolariek eta trikitilariek girotuko dute San Kristobal ermitaren aurrealdea. Bertsotan aramaioarrak ibiliko dira; hain zuzen, Xabi Igoa eta Aitor Ugarte anaiak. Musika jotzen, aldiz, Berriatutik eta Itziartik etorrita, Izar eta Naiara trikitilariak arituko dira. San Kristobalera joango direnek edatekoa eta pintxoak izango dituzte aukeran. 15:00etan, auzo bazkaria izango dute. Bazkalostearen ondoren, umore onik eta musikarik ez da faltako; eta, ospakizuna amaitzeko, bolo txapelketa izango dute. 17:00etan hasiko dute txapelketa. Modu horretan, San Kristobal eguna ospatuko dute, beste behin, aramaioarrek.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak