Korterraza film laburren jaialdiaz gozatzeko aukera egongo da gaur. Atzo, eguena, egin zuten lehen emanaldia; gaur, beste saio bat eskainiko dute, 22:00etan, elizako eskaileretan. Mix 2 sailerako aukeratutako lanak izango dira: haurrendako proiekzioa, 20 minutu ingurukoa; eta, ondoren, urteko film laburrik eta komediarik onenak.