Uztailaren 5ean hasi eta uztailaren 21era arte iraungo dute udaleku irekiek. 94 umek eman dute izena; adinaren arabera taldetan banatuta ibiliko dira. Askotariko ekintzak egingo dituzte: kamisetak margotu, ibilaldiak, musika tresnak, uraren eguna... gaur, esaterako, San Fermin eguna ospatuko dute. Txikienak parkean geratuko dira baina nagusitxoagoak parketik plazara joango dira arineketan.