Joan zen astean izan ziren apurketak. Eskolako hainbat kristal apurtu zituzten. "Gertaera larria da, eta horrelako ekintzak gogor salatzen ditu Udalak", azaldu du Udalak ohar bidez. Udalak laguntza eskatu du: norbaitek zerbait ikusi badu udaletxean informatzeko. Bestalde, gurasoei gogoratu diete gaia etxean lantzeko, berriro ere horrelakorik gerta ez dadin.