Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Gaur arratsaldean, iazko festetatik jaio diren lau ime aramaioarrei ongietorria egin diete. Kalejira elizan hasi da eta handik plazara joan dira dantzariek lagunduta. Behin plazan, zapia jantzi diete txikiei eta ondoren, dantzariek dantza-erakustaldia egin dute. Gainera, omenaldia jaso dute dantza-taldeko irakasle eta zenbait kidek.