Tourrak eragina izango du trafikoan Aramaion

Arantzazu Ezkibel Galdos 2023ko eka. 30a, 13:55

Frantziako Tourra Aramaiotik pasako da domekan. Horrek eragin handia izango du zirkulazioan, eta baita jaietako egitarauan ere. Aramaioko Udalak oharra argitaratu du herritarrek hainbat gomendio kontuan izan ditzaten.

A-2620 errepidetik pasako da Tourra, Kruzetatik Arrasatera bidean. Errepidea 10:30 inguruan itxiko dute –Gasteiztik etorriko denez lasterketa, Kruzetako aldea lehenago itxiko dute–. 11:30 inguruan propaganda-karabana pasako da, eta lasterketa, 13:30 inguruan.

Tarte horretan herritarrek edozein larrialdi badute, 112 zenbakira deitu beharko dute emergentzia koordinatzeko.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak